Komunikazio eta Gardentasun Jardunaldia administrazio publikoetan: 5 arrazoi joateko edo Internetez jarraitzeko

Rate this post

Administrazio publikoetan lan egiten dugun komunikazio profesionalok ezinbesteko hitzordua dugu datorren abenduaren 2an Eibarko Coliseo Antzokian.

Egun osoan zehar, goizez eta arratsaldez (08:45-18: 00), “Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan” izeneko jardunaldia egingo da.

Euskal eremu publikoko ekitaldi aitzindaria da, eta, ziur aski, jende asko bilduko da erakundeen arteko komunikazioaren eta udal-gardentasunaren joera berriak hurbilagotik ezagutzeko, bai eta arlo horretan izandako jardunbide egokien eta arrakasta-kasuen adibide batzuk ere.

Jardunaldian jorratuko diren gaiak hauexek izango dira: barne- eta kanpo-komunikazioa, komunikazio politikoa eta instituzionala, sare sozialak, datu irekiak, administrazio-hizkera argia eta udal gardentasuna.

Jardunaldia sektore publikoko komunikazio-profesionalei eta administrazio publikoetako langileei zuzenduta dago oro har, bai eta komunikazio instituzionaleko adituei eta irakasleei, komunikazio edo kazetaritzako graduetako ikasleei eta baita gaian interesa duten komunikabideei ere.

Ekimen honekin, administrazio publikoek komunikazio eta gardentasunaren alorrean duten eginkizuna ezagutaraztea nahi dute, eta, halaber, erakunde publikoei gai horietan hobetzeko soluzioak proposatzea.

7 hitzaldi izango dira guztira komunikazio korporatibo eta instituzionaleko profesionalek emango dituztenak, 09:30etik 13:30era, eta bi mahai-inguru, arratsaldez izango direnak, 16:00etatik 17:30era.

Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute www.eibar.eus udal webgunean eskuragarri egongo den formulario bat beteta, azaroaren 1etik 21era.

Jardunaldia streaming bidez ere ikusi ahal izango da Udalaren YouTube kanalean, eta aldi bereko itzulpen- eta interpretazio-zerbitzua izango da, hitzaldietako bi euskaraz emango baitira.

Halaber, sare sozialetan jardunaldiaren  zabalkundea egiteko #EibarKomunika traola erabiliko da.


Interesa dakizuke:

Komunikazio Plana: zer da eta nola landu 10 urratsetan

Nola planifikatu krisi-komunikazioa administrazio publiko batean [+ Adibideak, aholkuak eta infografia]

Gardentasuna administrazio publikoetan: zer da eta nola sortu eta kudeatu gardentasun atari bat [+ Arrakasta-kasuak eta aholkuak]


5 arrazoi, “Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan” izeneko jardunaldira joateko

Eta eskura duzun informazio guztiarekin jardunaldira joateko zalantzarik baduzu, bost arrazoi nagusi aipatuko dizkizut ekimen berritzaile hau ez galtzeko.

#1. Komunikazioko eta gardentasuneko profesionalen topagunea izango da.

Administrazio publikoetako komunikazioko eta gardentasuneko profesionalak eta, oro har, funtzionarioak biltzeaz gain, beste mota bateko adituak ezagutzeko ere balioko du, hala nola, aholkulariak, irakasleak edo kazetaritzako edo komunikazioko maila desberdinetako ikasleak, besteak beste.

Beraz, Eibarko Udalak antolatutako ekitaldi hau aukera ezin hobea da harremanak estutu eta sendotzeko, eta gure sektoreko pertsona berriak ezagutzeko.

Topaketa egokia, hain famatua eta networking delakoa sortzeko.

#2. Sektoreko erreferente handiengandik ikasiko duzu, zure ezagutzak zabaltzeko aukera emango baitizute.

Zure esparruko adituez inguratzeaz gain, sektoreko erreferente handien eskutik (Cristina Juesas, Nagore García, Amalia López edo Alberto Ortiz de Zárate, besteak beste) interesgarriak diren hainbat gairi buruz ikasteko aukera emango dizu Jardunaldi honek.

Barneko eta kanpoko komunikazioa, sare sozialak, administrazio-hizkera argia, udal-gardentasuna edo datu irekiak dira egun osoan landuko diren gai nagusiak, modu teoriko-praktikoan eta oso atseginean.

Hitzaldi bakoitzak, baita bi mahai-inguruetatik ateratzen diren puntu nagusiek ere, azken nobedadeen berri izateko eta zure ezagutzak handitzeko balioko dizute, zalantzarik gabe.

#3. Teoriatik praktikara igaroko zara

Abenduaren 2ko jardunaldian bilduko diren profesionalek emango dizkizuten aholku eta irakaskuntzekin egin ahal izango duzun gauzarik onena da praktikan jartzea ikasitakoa zure erakundean, baita profesional autonomo gisa ikasitakoa ere, zure zerbitzuak eskaintzeko orduan.

Teoria soiletik praktikara pasatzea eta zure beharretara hobekien zer egokitu daitekeen ikusteko lan egitea funtsezkoa da eskuratutako ezagutzei etekin osoa ateratzeko.

Beraz, saia zaitez zure taldekideak edo nagusiak konbentzitzen jardunaldi honetara joateko edo streaming bidez jarraitzeko.

#4. Administrazio publikoetan komunikazioaren eta gardentasunaren garrantzia baloratuko duzu

Eibarkoa bezalako jardunaldiak guztiz beharrezkoak dira komunikazioaren eta gardentasunaren garrantzia balioesteko, baita administrazio publikoetan ere, eta horien beharraz kontzientziatzeko.

Arrakasta-kasu desberdinak eta jardunbide egokien adibideak ezagutzea, hobetzeko irtenbideak biltzea eta erakunde publikoetan aholkurik onenak aplikatzea horien guztien onurarako izango da, eta, ondorioz, baita herritarrentzat ere, azken finean, horiei zor baitzaizkie administrazioak.

#5. Doakoa eta online

“Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan” izeneko jardunaldia, Eibarren egingo dena, guztiz doakoa izango da, baina leku mugatuekin, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, Eibarko Udalaren YouTube kanal ofizialaren bidez.

Beraz, ez dago aitzakiarik bertara joateko edo gertutik jarraitzeko, zure lantokitik, etxetik edo egun horretan zauden tokitik.

Administrazio publikoetako komunikazioari eta gardentasunari buruzko jardunaldiaren programa

Egun osorako programa prestatu da; 7 hitzaldi izango dira guztira komunikazio korporatibo eta instituzionaleko profesionalek emango dituztenak, 09:30etik 13:30era, eta bi mahai-inguru, arratsaldez izango direnak, 16:00etatik 17:30era.

Ekitaldiaren inaugurazio ofizialaren ostean, 09:15ean, Jon Iraola Eibarko alkateak eta Ana Telleria Gobernu Irekiaren Ordezkaritzako arduradunak egingo dutena, eguneko hizlari guztiei eta, geroago, bi mahai-inguruei bide emateko unea izango da.

09:30 Cristina Juesas Escudero, komunikazio korporatiboan eta zientifikoan, oratorian eta ebentuetan aditua 

Lehen hitzaldia emango duena Cristina Juesas Escudero andrea izango da, komunikazio korporatiboan eta zientifikoan, oratorian eta ebentuetan aditua dena, eta honako izenburua izango du: “Cómo acercar las instituciones a la ciudadanía y viceversa: cuestión de confianza”. Hitzaldia gaztelaniaz izango da 09:30ean.

10:00 Nagore García Sanz, komunikazio eta estrategia digitaleko kontsultorea

Ordu erdi geroago, 10:00etan, Nagore García Sanz komunikazio eta estrategia digitaleko kontsultorearen txanda izango da, zeinak euskaraz emango baitu hitzaldia honako izenburuarekin: “10 gako erakunde publikoetan barne-komunikazioa hobetzeko”.

 

10:30 Nagore de los Ríos García, Errioxako Gobernuko Komunikazio Instituzionaleko zuzendaria

Bestalde, Nagore de los Ríos García, Errioxako Gobernuko Komunikazio Instituzionaleko zuzendariak bere ikuspegia azalduko du administrazio publikoek komunikazioaren arloan duten eginkizunari buruz, honako izenburua izango duen hitzaldian: Comunicación externaclaves para la elaboración y desarrollo de una estrategia eficaz”. Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta 10:30ean hasiko da.

11:00 Kafea

11:30 Xabier Amatria Cuesta, IVAPeko Administrazio Hizkeraren Ataleko arduraduna

Atseden labur baten ostean, 11:30ean, Xabier Amatria Cuesta jaunak IVAPeko Administrazio Hizkeraren Ataleko arduradunak parte hartuko du honako gaiarekin: “Administrazio-hizkera garbia:  kontzeptua eta esperientzia batzuk”.

 

12:00 Amalia López Acera, administrazio publikoetako komunikazio digitalean aditua 

Bosgarren hitzaldia gaztelaniaz emango du Amalia López Acera andreak, administrazio publikoetako komunikazio digitalean aditua den kazetari eta funtzionarioak, 12:00etatik aurrera.  Balioan jarriko du marketin digitalak esparru instituzionalean, eta, bereziki, sare sozialetan duen garrantzia, honako hitzaldiarekin: “El uso de las redes sociales en las administraciones públicasclaves para gestionarlas con profesionalidad y eficacia”.

 

12:30 Rafael Camacho Muñoz, NovaGob Fundazioaren ikertzaile seniorra eta Canal RED FEMP por la Transparencia y Participación entitatearen arduraduna

Hurrengo hitzaldia gaztelaniaz izango da eta Rafael Camacho Muñoz jaunak, NovaGob Fundazioaren ikertzaile seniorra eta Canal RED FEMP por la Transparencia y Participación entitatearen arduradunak emango du honako tituluarekin: “Retos de las administraciones públicas para comunicar de manera más transparente” .

 

13:00 Alberto Ortiz de Zárate Tercero, ALDAKETAn aditua

Goizeko egitarauri amaiera emateko ALDAKETAn aditua den Alberto Ortíz de Zárate Tercero jaunak emango du 13:00etan, honako izenburuarekin: “Datos abiertos en el sector público: evolución y líneas de futuro”.

 

13:30-16:00 Atsedenaldia bazkarirako

Jarraian, eta bazkaltzeko atsedenaren ondoren, bi mahai-inguru egingo dira administrazio publikoetako komunikazio instituzional eta politikoari eta gardentasunari buruz.

16:00 Mahai-ingurua 1: “Comunicación institucional Vs Comunicación política”

Lehena 16:00etan izango da honako goiburuarekin: “Comunicación institucional vs Comunicación política” eta bertan parte hartuko dute Ana Telleria Udaleko Gobernu Irekiaren Ordezkaritzako arduradunak eta komunikazio instituzionalean adituak diren Nagore de los Ríos Garcíak eta Amalia López Acerak.

16:45 Mahai-ingurua 2: “Transparencia Municipal: buenas prácticas y evaluación de entidades”

Bigarren mahai-ingurua ikuspegi praktikoagoa izango du, eta arrakasta izan duten edo jardunbide onen eredu izan diren kasu batzuk aztertuko dira, Irungo eta Getxoko udaletako arduradun teknikoekin.

Halaber, bertan izango da Ana Gloria Gómez Ruiz, administrazio publikoen gardentasun-maila neurtu eta ebaluatzeaz arduratzen den Dyntra plataformako ebaluazio-zuzendaria, bere ikuspegia emateko gardentasunaren eta gobernu onaren arloan toki-erakundeek azken urteotan egindako lanari buruz.

Era berean, Gomezek bere interbentzioan azalpenak emango ditu Dyntran egiten dituzten azterketetan erabilitako ebaluazio-sistema edo metodoaren inguruan.

17:30 Ondorioak eta amaiera

Mahai-inguruak amaitu ondoren —arloan adituak diren udal teknikariek moderatuko dituzte—, ondorioen faseari ekingo zaio 17:30ean.

Ondorioak

Por tanto, el 2 de diciembre de 2021 es un fecha marcada en el calendario.

Komunikazioaren eta gardentasunaren arloko profesionalok aukera paregabea dugu sektorearen azken joerak gertutik ezagutzeko, erreferentziazkoa izango den jardunaldi honetan.

Ekitaldi horrek, zalantzarik gabe, bertan daudenen eta online jarraitzen dutenen itxaropenak betetzea lortuko du, eta administrazio publikoetan aitzindaria zango da.

Eta zu? Galdu egingo duzu?

Anima zaitez eta eman zure iritzia, bai eta erakunde publikoek horrelako ekitaldiak antolatzeari buruz ere.Komunikazio eta Gardentasun Jardunaldiaren kartela

You may also like

Utzi iruzkin bat

Responsable: Pedro Irusta Mendieta
Finalidad: Gestión de los comentarios de las publicaciones
Legitimación: Consentimiento de la persona interesada
Destinatarios/as: Los datos no se cederán a terceros salvo en los casos en que exista una obligación legal. Los boletines electrónicos o newsletter están gestionados por entidades cuya sede y servidores se encuentran dentro del territorio de la UE o gestionados por entidades acogidas al acuerdo EU-US Privacy Shield
Derechos: Acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos, como se explica en la información adicional. Si no facilitas los datos solicitados como obligatorios, puede dar como resultado no poder cumplir con la finalidad para los que se solicitan

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Share This